albisteak
ANALISIA
JESUS TORQUEMADA
Madurok ez ditu hauteskundeak deituko. Berak dio presidentetarako hauteskundeak egin zirela maiatzean eta berak irabazi zituela.
Abstentzioa 1957tik handiena izan zen: herritarren % 45 bakarrik joan zen botoa ematera. Oposizioak ez zuen parte hartu, uste zuelako ez zeudela baldintzak hauteskunde aske batzuetarako. Eta 50 herrialdek baino gehiagok, tartean europarrek eta ia amerikar guztiek, ez zituzten hauteskunde horiek aitortu.
Baina Madurok jarraitzen du esaten bera dela presidente legitimoa. Ez ditu hauteskundeak deituko eta ez du dimitituko. Nazioarteko isolamenduak ez dio axola, nahikoa du Errusiaren eta Kubaren babesarekin irauteko. Eta ekonomiak are okerragora jotzeak ere ez dio axola, askoz okerragora ere ezin baitu egin, beraz, Maduro ez da joango.
Eta eror arazi dezakete soilik bi arrazoirengatik. Bata, oposizioak manifestazio erraldoiak eta jarraiak deitzeko indarra izanda; baina hori lortu zuten 2017an eta Madurok lortu zuen mugimendu horri aurre egitea. Bestea, erabakiorragoa izan litekeena, militarrak Maduroren aurka jartzea litzateke. Gaur egun ordea, militarren arduradunek argi eta garbi babestu dute Maduro. Izan litezke matxinada txikiak kuartelen batean, lehen ere gertatu izan diren bezala, baina momentuz defentsa ministroak, Vladimir Padrino generalak, kontrolpean ditu indar armatuak Maduroren alde.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa