albisteak
Iruzkina
Jesus Torquemada
Azken inkesten arabera, britainiarren gehiengoak 'brexit'aren erreferenduma errepikatzea nahi du. Corbyn eta May, ordea, ez daude ados.
Hitzetik hortzera dabil Erresuma Batuan beste erreferendum bat egiteko aukera. Ez litzateke Europan hori gertatzen den lehen aldia izango. 1992an, danimarkarrek Maastricheko itunari ezetz esan zioten. Urtebete geroago, bigarren erreferendum batean, danimarkarrek onartu zuten tratatua Bruselak aldaketa batzuk baimendu ondoren. Esaterako, Danimarka salbuetsi egin zuten euroa txanpon izatetik, eta gaur egun, oraindik koroa danimarkarra erabiltzen du. 2000. urtean irlandarrek erreferendumean ezezkoa eman zioten Nizako itunari. Urtebete geroago, ordea, onartu egin zuten beste erreferendum batean, eta bermeak jaso ostean, Irlanda ez zutela behartuko Europako Armaden talde bateratu batean sartzera; gaur egun ere ez da NATOko kide.
Azken inkestek diote britainiarren gehiengoak nahi lukeela erreferenduma errepikatzea, eta gehiengo hori oso handia da, % 70ekoa, laboristen boto-emaileen artean. Jeremy Corbyn lider laboristak, ordea, ez du aukera hori gustuko. Theresa May lehen ministroari dagokionez, berriz, erreferenduma errepikatzearen erabat aurka dago. Eta ez du ematen Britainia Handiko Parlamentuan gehiengorik dagoenik erreferenduma berriz deitzeko. Egia esan, Britainia Handiko Parlamentuan ez dago ezertarako gehiengorik.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa