08:29

albisteak

Iruzkina

'Brexit'aren labirintoan jarraitzen dugu

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Erresuma Batuko Parlamentuko bozketak berresten du ez dagoela gehiengo nahikorik brexit eredu bat bera ere onartzeko

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Erresuma Batuko Parlamentuko bozketak berresten du ez dagoela gehiengo nahikorik brexit eredu bat bera ere onartzeko. Theresa May lehen ministroak negoziatu zuen akordioaren aurka bozkatu zutenek oso arrazoi ezberdinengatik egin zuten.

Batzuek ez dutelako Europar Batasunetik irten nahi. Beste batzuek Batasunetik atera nahi dutelako edozein eratara, baita akordiorik lortu gabe ere. Beste batzuek akordio batekin atera nahi dutelako Europar Batasunetik, baina ez akordio honekin. Beste batzuek May botatzea dutelako helburu bakarra eta beste batzuek bigarren erreferenduma nahi dutelako. Hala ere, aukera horiek guztietatik bat berak ere ez du diputatuen gehiengo nahikoa.

Oposizio laboristako buruak, Jeremy Corbinek, konfiantza mozioa aurkeztu du May botatzen saiatzeko; baina espero izatekoa da atzo bere buruzagiaren aurka egin zuten 100 diputatu kontserbadore baino gehiagok orain ez dutela babestuko konfiantza mozioa, bestela kontserbadoreek gobernua galduko lukete eta.

Azkenean, hortxe dago irtenbiderik ez duen arazoa: Ipar Irlandako mugarena. Edo muga dago Irlandaren eta Ipar Irlandaren artean, eta hori inondik inora ez dute onartuko Dublinek eta Bruselak, edo ez dago mugarik, eta hori ez dute inondik inora onartuko nazionalista ingelesek.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena