08:27

albisteak

Iruzkina

Madurok isolatuta biziraun lezake

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Venezuelako presidenteak iraun dezake beste sei urte; sei urte iraungo ez duena Venezuelako ekonomia da, erabat hondoratua baitago Maduroren esperimentuengatik.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Madurok isolatuta biziraun lezake. Nicolas Madurori ez zaio axola Venezuelaren nazioarteko isolamendua. Axola zaion bakarra, atzo karguaz jabetu ondoren, zera da: beste sei urtez Venezuelako presidente izango dela. Latinoamerikako ia gobernu guztiak Maduroren aurka daude. Hugo Chavezek pazientziaz sortu zuen Amerikan bloke bolibartarra, baina bloke horretan soilik Kuba, Nikaragua, Bolivia eta El Salvador geratzen dira, karguaren zina egiteko ekitaldira presidenteak bidali zituzten bakarrak.

Dena den, ez da egia Maduro erabat isolatuta dagoenik. Errusiaren, Txinaren, Turkiaren eta Iranen babesa du. Herrialde horiek bigarren mailako ordezkaritza bidali zuten ekitaldira, baina akordio ekonomikoak sinatu dituzte Madurorekin. Oraingoz, babes horiekin biziraun dezake. Venezuelako oposizioa erabat zatituta dago eta ez dirudi hauteskundeak irabazi ditzakeenik. Eta irabaziko balitu, 2015ean gertatu bezala, Madurori otuko litzaioke trikimailuren bat.

Madurok, beraz, iraun dezake beste sei urte; sei urte iraungo ez duena Venezuelako ekonomia da, erabat hondoratua baitago Maduroren esperimentuengatik.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena