albisteak
Iruzkina
Jesus Torquemada
5 Izarren Mugimenduak animoak eman dizkie 'txaleko horiei' eta Salvinik esan du babesten dituela "herriaren kontra agintzen duen presidentearen aurka herritar zintzoek egiten dituzten protestak".
Frantzian 'txaleko horien' mugimendua indarra galtzen hasi den unean, Italiako Gobernuaren bi buruzagiek babes hitzak izan dituzte protestan ari diren pertsonekiko. Luigi di Mario Italiako lehen ministrorde eta Bost Izarren Mugimenduko buruzagiak adierazi du antzekotasunak ikusten dituela 'txaleko horien' eta 2009an Bost Izarren Mugimendua sortu zuten Italiako suminduen artean. Gainera, gehitu du elkarlanerako prest daudela 'txaleko horiek' alderdi politiko bihurtzeko erabakia hartzen badute. Mateo Salvini Italiako beste lehen ministro orde eta Ligako buruak adierazi du babestu egiten dituela "herriaren kontra agintzen duen presidente baten aurka, herritar zintzoek egiten dituzten protestak".
Bistan denez, hitz horiek ez dira Emmanuel Macronen gustukoak izango. Latza da Europar Batasunaren baitan agintari batek esatea beste bati herriaren aurka agintzen ari dela. Italiaren eta Frantziaren arteko harremanak une zailean daude Salvini eta Di Maio agintera iritsi zirenetik. Aurrez aurreko desatseginak izan dituzte immigrazioaren inguruan eta desadostasun sakonak dituzte atzerri politikan; esaterako, Errusiaren inguruan. Frantziaren barne arazoetan Italiak egin duen azken esku sartze horrek are gehiago zailduko ditu gauzak.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa