08:25

albisteak

Iruzkina

Aurpegi itzela dute britainiarrek

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Britainiarrek, itxuraz, nahi dutena zera da: eurek barik, gainerakoek ordaintzea irteerako gastuak

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Aurreikus zitekeen David Cameron arduragabeari beharrezkoa ez zen eta inork eskatu ez zion erreferenduma antolatzea otu zitzaionetik gertatu den guztia. Agerikoa zen Europar Batasunetik irteteko erabakiak kalte ekonomiko handia eragin behar ziela ez soilik britainiarrei, baita gainerako europarrei ere. Agerikoa zen ezinezkoa zela Irlandako mugen arazoa konpontzea. Eta agerikoa zen, halaber, brexit-ak ez zuela konponduko Erresuma Baturako emigrazioa; edozein kasutan, etorkin poloniarren lekuan pakistandarrak ikusiko zirela. Kale itsu batean daude orain.

Theresa May lehen ministroak ez ditu diputatu britaniarrak konbentzitu, Europar Batasunarekin irteera negoziatua onar dezaten. Hori horrela, Mayk dimisioa eman ordez, Bruselara joaten da kontzesio gehiago eskatzera. Britainiarrek, itxuraz, nahi dutena zera da: eurek ez baino gainerakoek ordaintzea irteerako gastuak. Beste gauza bat egin dezakete: onartu oker jokatu dutela eta Europako Auzitegiak eman dien aukeraz baliatu. Auzitegi horren arabera, Erresuma Batuak atzera egin nahi badu, oraindik garaiz dabil, baina erabakia azkar hartu behar duela.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena