09:31

albisteak

Iruzkina

31 urte eta 31 egun burujabetza energetikorako

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Europako Batzordeak gaur aurkeztuko du berotze globalari aurre egiteko bere proposamena. Dioenez, 2050.erako zerora murriztu behar dira erregai fosilak.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

31 urte eta 31 egun. Horixe da Europar Batasuneko herrialdeek erregai fosilak (petrolioa, ikatza eta gasa) alde batera uzteko duten denbora. Europako Batzordeak gaur aurkeztuko duen proposamenean dio 2050. urterako erabat murriztu behar direla berotze efektua eragiten duten gasak. Orain arte, Europar Batasunaren helburua zen 2050. urterako isurketak % 80 murriztea. Batzordeak orain dioenez, azkarrago ibili beharko dira Parisko hitzarmenean berotze efektuari aurre egiteko jasotako konpromisoak bete nahi badira.

Bada, gainera, erregai fosilei amaiera emateko beste arrazoi indartsu bat: burujabetza energetikoa da hori. Europarrok ezin dugu ia dena Europatik kanpo erosten dugun erregaien menpe egon. Saltzaileak, ia denak, herrialde ez-egonkorrak dira, zuzen-zuzenean, gure gizarte sistemaren aurkakoak. Erlojua martxan da. 31 urte eta 31 egun daude.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena