08:26

albisteak

Iruzkina

'Brexit'a: parlamentuen txanda

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

2021 urtera arte, Erresuma Batua osoa Europar Batasun aduanan geratuko da. Uste da, ordurako, Europar Batasunak eta Erresuma Batuak merkataritza akordioa hitzartuta izango dutela.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ipar Irlanda da brexit-aren dokumentuaren gakoa. Behin brexit-a martxan jarrita, Ipar Irlandan berriro muga egongo balitz, arriskuan egongo ziren Ostiral Santuko akordioak. Eta mugarik ez balitz egongo, Ipar Irlanda egoera diferente batean geratuko zen Erresuma Batuarekiko. Irtenbidea: gutxienez 2021 urtera arte, Erresuma Batua osoa Europar Batasun aduanan geratzea. Uste da, ordurako, Europar Batasunak eta Erresuma Batuak merkataritza akordioa hitzartuta izango dutela, eta beraz, Irlandako mugaren arazoa konponduta izango dela.

Baina ez da oso garbi geratu zer gertatuko den 2021tik aurrera, seguruenik orduan berriro piztuko dira tirabirak. Londresek eta Bruselak arazoa alde batera utzi eta bi urte irabazi dituzte oraingo akordioarekin. Dokumentuak, gainerakoan dioena, gutxi gorabehera adostuta zegoen: euren eskubideei eutsiko diete Erresuma Batuan bizi diren europarrek, eta berdin, Batasunean bizi diren britaniarrek. Erresuma Batuak 40 mila milioi euroko faktura ordainduko dute irteeragatik. Orain Erresuma Batuko, Europako eta 27 herrialdeetako parlamentuen txanda da.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena