albisteak
Iruzkina
Jesus Torquemada
Akordioa sinatzen dutenean sartuko da indarrean, eta horretarako oraindik urrats zailak eman behar dira: Gobernu eta Parlamentu britainiarrak eta EBko gobernuburuek oniritzia eman behar diote.
Ez da zehatza Europar Batasunaren eta Erresuma Batuaren artean akordioa dagoela esatea. Sinatzen denean sartuko da indarrean, eta horretarako oraindik urrats zailak eman behar dira. 400 orrialde dituen agiri bat da dagoena, eta horren inguruan hitz egin behar dute ministro eta diputatu britaniarrek. Dokumentu hori ez da publiko egin, ez dakigu zer dioen.
Theresa May arratsaldean elkartuko da ministro guztiekin. Horietako batzuek irakurri gabe ezezkoa emango diote, bai ala bai. Ondoren, Europako gobernuetako buruzagiek hitz egingo dute hil honen bukaeran egingo duten ezohiko goi-bileran. Horren ostean une erabakigarria etorriko da: Parlamentu britaniarrean bozkatuko dute agiria.
Gaur egun, kontuak ez zaizkio ateratzen Mayri. Alderdi Kontserbadorea ez dago batuta. Diputatu kontserbadore batzuek kontra bozkatuko dute, gobernuak arlo askotan amore eman duela uste dutelako, eta beste batzuek ere kontra bozkatuko dute, baina beste erreferendum bat egin behar dela diotelako. Kontserbadore horiek, Eskoziako nazionalista, laborista eta liberalekin batera, gehiengo nahikoa osatzen dute agiria ezerezean uzteko.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa