albisteak
Iruzkina
Jesus Torquemada
Azaroaren 6an hauteskundeak dituzte AEBn, Trumpi buruzko erreferenduma nolabait esateko. Hala, AEBko presidentea buru-belarri sartu da kanpainan.
Datorren asteartean Parlamentua aukeratzeko hauteskundeak dituzte Ameriketako Estatu Batuetan (AEB). Funtsean, hauteskunde horiek Trumpi buruzko erreferenduma dira. Gaur egun, Alderdi Errepublikanoaren esku daude bai Ordezkarien Ganbera, baita Senatua ere. Boto-emaileek Alderdi Demokrataren alde egingo balute, hori Trumpen aurkako zigor bezala ulertuko litzateke. Hori dela eta, Trump bera buru-belarri murgilduta da kanpainan, immigrazioa kanpainaren gai nagusienetakoa bilakatuz.
Azken finean, immigrazioaren aurkako jarrera duela bi urte izandako arrakastaren arrazoi nagusienetakoa da, eta beraz, normaltzat jo dezakegu berriz ere gai horri heltzea. Orduan esan zuen, Mexikoko mugan harresia eraikiko zuela; orain dio, AEBn jaiotako paperik gabeko etorkinen seme-alabei estatubatuar herritartasuna ukatuko diela. Hori egingo balu, Konstituzioaren 14. emendakina urratuko luke, AEBn jaio direnei nazionalitatea bermatzen baitie. Trump, gainera, izua ari da zabaltzen Hondurastik datorren karabana dela eta. Karabana hori oso ondo datorkio Trumpi, eta oso lagungarri izan dakioke azaroaren 6ko froga gainditzeko.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa