albisteak
Iruzkina
Jesus Torquemada
Trumpek 1987ko itun nuklearretik aterako dela iragarri ostean, Europak baditu kezkatzeko arrazoiak
"Gerra hotzaren" garaian, Europan balizko gerra nuklearra egiteko diseinatu ziren irismen ertaineko misilak. Estatu Batuek, Sobiet Batasunari aurre egiteko, mota honetako misilak zituen Europako base militarretan. Sobiet Batasunak, bere aldetik, bazituen tankera bereko misilak, base militar horiek zeuden Europako herrialdeei begira. Horregatik deitzen zaizkie "euromisilak" mota honetako koheteei.
Europak arnasa hartu zuen, Gorbachovek eta Reaganek, Sobiet Batasuneko eta Estatu Batuetako presidenteek, 1987an misil horien desegitea ekarri zuen hitzarmena sinatu zutenean. Beraz, Trumpek hitzarmenetik aterako dela iragarri ondoren, Europak baditu kezkatzeko arrazoiak. Europarrei berdin zaigu, Mosku ez delako akordioa errespetatzen ari, edota Txinak misil horiek gara ditzakeelako (ez zuen ituna sinatu). Axola zaiguna da berriro gurean izan daitekeela mehatxu nuklearra.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa