08:35

albisteak

Iruzkina

Alderdi Laborista britainiarraren dilema

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Alderdiko oinarriek bigarren 'brexit'ari buruzko bigarren erreferendum bat eskatzen ari dira. Corbynek dio nahiago duela hauteskundeak aurreratu.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Urteko kongresua egiten ari den Alderdi Laborista britaniarrak betiko dilema dauka magai gainean: arrautza ala oiloa. Zer egin lehenago? Brexit-ari buruzko beste erreferendum bat edo hauteskundeak. Alderdi Laboristaren boto-emaileen artean batzuk brexit-aren alde bozkatu zuten 2016an. Orduan esan zenez, brexit-aren alde bozkatu zuten horiek, langileak ziren, Europar Batasunetik kanpo hobeto egongo zirela pentsatzen zuten langileak. Baina, orain, langile horiek beldurtzen ari dira brexita hondamendia izan daitekeenaren ustea zabaldu delako.

Alderdi Laboristan oso garrantzitsuak dira sindikatuak, eta horiek bigarren erreferenduma egitea eskatzen ari dira. Baina Jeremy Corbyn buruzagi laborista, beti bezala, zalantzazko ageri zaigu. Dio, oinarriek hala eskatzen badute, beste erreferendum bat egitea poposatuko duela, baina berak nahiago duela hauteskundeak aurreratzea. Corbynek uste du Theresa Mayk hauteskundeak aurreratu beste erremediorik ez duela, laboristek hauteskundeak irabazteko aukera handiak dituztela, eta hauteskundeak irabazita, gobernu laboristaren esku egongo litzatekeela Batasunarekin negoziatzea. Corbynen iritzian, Mayk lortzen ez duena lortuko du berak: Batasunetik ateratzeko akordio ona. Izan ere, ondo disimulatzen duen arren, Corbyn oso brexit-aren aldekoa izan da beti.

Britania handiko Alderdi Laboristaren dilema

Jesus Torkemadak egin digu analisia:

Urteko kongresua egiten ari den alderdi laborista britaniarrak betiko dilema dauka magai gainean: arraultza edota olloa. Zer egin lehenago, Brexitari buruzko veste erreferenduma edo hauteskunde Orokorrak. Alderdi Laboristaren boto emaileen artean batzuk brexitaren alde bozkatu zuten 2016an. Orduan esan zenez, brexitaren alde bozkatu zuten horiek, langileak ziren, Europar Batsunetik kanpo hobeto egongo zirela pentsatzen zuten langileak. Baina, orain, langile horiek beldurtzen ari dira Brexita hondamendia izan daitekeenaren ustea zabaldu delako.

Alderdi laboristan oso garrantzitsuak dira sindikatuak, eta hauek bigarren erreferenduma egitea eskatzen ari dira. Baina, Jeremy Corbyn buruzagi laborista, beti bezala, zalantzazko ageri zaigu. Dio, oinarriek hala eskatzen badute, beste erreferendum bat egitea poposatuko duela, baina berak nahiago duela hauteskundeak aurreratzea.

Corbynek uste du, Theresa May-k hauteskundeak aurreratu beste erremediorik ez duela, laboristek hauteskundeak irabazteko aukera handiak dituztela, eta hauteskundeak irabazita, gobernu laboristaren esku egongo litzatekeela Batasunarekin negozia

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena