08:29

albisteak

Iruzkina

'Brexit': espero zen kaosa

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Bagenekien akordioa oso zaila zela, eta lortzekotan, azken unean iritsiko zela, eta horixe ari da gertatzen.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bagenekien lekuan gaude. Hilabete eskas geratzen da brexit-aren inguruan akordioa lortzeko, eta akordioa ez da iristen. Teorian, sei hilabete geratzen dira, brexit-a martxoaren 29an sartuko baita indarrean; baina praktikan askozaz denbora gutxiago geratzen da: hilabete edo bi hilabete gehienez jota, akordioa herrialdeetako parlamentuek eta Europakoak berretsi behar baitute, eta horrek asteak eskatzen ditu.

Bagenekien akordioa oso zaila zela, eta lortzekotan, azken unean iritsiko zela, eta horixe ari da gertatzen. Garbi dago, eta horrela esan zioten Salzburgon 27ek Theresa Mayri: Europar Batasunarentzat onartezina da lehen ministro britaniarrak aurkeztu dien proposamena. Hilabete bat eman diote beste bat aurkezteko.

Agerian dago, halaber, britaniarrek ere ez dutela garbi, ez gobernuan eta ez oposizioan. Batzuk, brexit gogor-biguna nahi dute; beste batzuk, erreferenduma errepikatzea... Gauzak horrela, bagenekien zer gertatu behar zuen. Brexit-a alaitasun osoz zabaldu zutenek ere bazekiten.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena