08:02

albisteak

Iruzkina

Macrik murrizketak iragarri ditu Argentinan

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Argentinaren arazoa betikoa da: ekoizten duena baino askoz ere gehiago gastatzen du, eta zuloa nazioarteko maileguekin osatzen du, baina beti iristen da emandako mailegua bueltatzerik ez duen unea.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Mauricio Macri Argentinako presidenteak onartu du defizita jaisteko egin behar dituen doikuntza ekonomikoak pobrezia gehiago ekarriko duela herrialdera. Garraioari eta  argindarrari ematen zitzaien diru laguntzak, pobreenei mesede egiten zienak, desagertu egingo dira. Inflazio geldiezina eta monetaren debaluazio sakona eros-ahalmena jaten ari dira. Gastu soziala ere murriztu egingo da. Guzti hori defizit publikoa nola edo hala jaisteko saiakera da Nazioarteko Diru Funtsak Argentinari  0.000 milioi dolar maileguan eman diezaion.

Argentinaren arazoa betikoa da: ekoizten duena baino askoz ere gehiago gastatzen du, eta zuloa nazioarteko maileguekin osatzen du, baina beti iristen da emandako  mailegua bueltatzerik ez duen unea eta hor doikuntza gogorra egin behar izaten du. Gobernu guztiei gertatu zaie.

Macrik hauteskundeak irabazi zituen aginduz horrelakorik ez zela berriro gertatuko. Bere aurrekoari, Cristina Fernandez de Kirchner leporatzen  zion, diru-laguntzetan diru gehiegi gastatzea. Macrikk esaten zuen politika ekonomiko liberalagoa jarriko zuela indarrean merkatuen konfiantza  irabazteko, baina bi urte ere ez dio iraun konfiantza horrek eta Argentina berriro ere amildegi ekonomikotik gertu dago.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena