albisteak
Iruzkina
Jesus Torquemada
Lopez Obrador antz handiagoa du Lularekin eta Mujikarekin. Latinoamerikako ezkerrarentzat bide berria erakuts dezake bere garaipenak.
Albisteak (1)
Latinoamerikako ezkerrak aukera berria du Andres Manuel Lopez Obradorrek Mexikon eskuratu duen garaipenaren ondotik. Ia bi hamarkadetan zehar, chavismoarekin identifikatu da Latinoamerikako ezkerra. Bolivia, Ekuador, Nikaragua eta Kubarekin aliantza eratzea lortu zuen Venezuelako Chavezek: bloke bolibartarra deitu izan zena. Bloke horretatik kanpo, baina harekin harreman onak zituelarik, ezkerrak agintea hartu zuen Brasilen, Lularekin, eta Uruguain, Jose Mugikarekin.
Bada, orain Mexikon agintera iristear den ezkerrak antz handiagoa du Brasilgoarekin eta Uruguaikoarekin, bolibartarrarekin baino. Chavezek baino, Lulak eta Mujikak inspiratu dute gehiago Lopez Obrador. Lopez Obradorri babesa eman dion koalizioak, Movimiento de Regeneracion Nacional deiturikoak, Brasilgo Langileen Alderdiaren edo Uruguaiko Fronte Zabalaren antz handiagoa du, alderdi bolibartarrena baino.
Chavismoak prestigioa galdurik duen honetan, Latinoamerikako ezkerrarentzat bide berria erakuts dezake Lopez Obradorren etorrerak.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa