08:47

albisteak

Iruzkina

Trump (merkataritza) gerrara joan da

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Trumpek ez du entzuten. Hitz egin soilik egiten du. Trumpek ez du negoziatzen, agindu baino ez du egiten. Europako bere alituek eman zizkioten gomendio guztiak hutsaren hurrengo izan zaizkio.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Trumpek ez du entzuten. Hitz egin soilik egiten du. Trumpek ez du negoziatzen, agindu baino ez du egiten.

Europako bere alituek eman zizkioten gomendio guztiak hutsaren hurrengo izan zitzaizkion Trumpi eta atera egin zen aldaketa krimatikoari buruzko Parisko Akordiotik. Entzungor, baita ere, Iraneko hitzarmen nuklearra ez hausteko esan ziotenean edota Estatu Batuetako enbaxada Tel Avivetik Jerusalemera ez aldatzeko gomendatu ziotenean ere. Ez dute ezertarako balio izan, ezta ere, inorentzako ona izango ez den merkatu gerra ez abiarazteko aliatuek bidali dieten ohartarazpenek ere. Kanada, Mexiko eta Europar Batasuna saiatu dira handik eta hemendik Trump konbentzitzen, Txinaren kontra Washingtonen hasitako gerran ez zezan abiatu euren kontra ere.

Baina ez du ezertarako balio Trumpekin hitz egiteko ahaleginak. Hauteskunde kanpainan agindu zuen guztia ari da betetzen eta horretan jarraituko du, orduan agindutakoak oso arriskutsuak izanik ere.

Trumpen pentsamenduaren erdi-erdian daude gerra komertzialak: gainontzekoak, aidanez, Estatu Batuetatik probetxua ateratzen ari dira, eta, horrenbestez, Estatu Batuek defendatu beharra daukate euren burua.  Gogoan duzue, ezta? “America first”.

Puntu honetan inportantea da gogoeta egitea gertuko historiari buruz: ekonomiak eta gizarteak, oro har, merkatua libre izan den garaietan egin izan du aurrera. Eta, aldiz, gatazka handi guztiek dute jatorria aldi protekzionista komertzialetan.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena