albisteak
Iruzkina
Jesus Torquemada
Politika ekonomiko kontrajarriak defendatzen dituzten bi alderdik osatuko dute koalizio gobernua.
Interesgarria da Italian gertatzen ari dena. Ikusiko dugu, gero, ona edo txarra den, baina, oraingoz, oso interesgarria da. Koalizio gobernua osatuko dute politika ekonomiko kontrajarriak defendatzen dituzten bi alderdik. Bata, Liga, zergak murriztearen aldeko da. Bestea, Bost Izarren Mugimendua, gastu soziala gehitzearen aldeko. Bi helburu horiek Gobernu programan jasota daude. Hau da, gutxiago bildu eta gehiago gastatu. Eta hau guztia, zor publiko izugarria duen herrialdean, Barne Produktu Gordinaren (BPG) % 130 baino gehiago.
Zorra eta defizitak gora egitea da logikoena. Eta horrek Europar Batasunak finkatutako mugetatik irtetea eraman dezake. Bi alderdiak, hain zuzen, Bruselari aurre egitearen aldeko dira. Gobernu programan jasota ez badago ere, eurotik irtetearen aldeko dira biak. Bestetik, ados daude, halaber, errefuxiatu gehiago ez onartu eta herrialdean dauden gehienak kanporatzeko. Beraz, ados daude Europako eskuin muturreko alderdiek diotenarekin; baina, ezin esan, eskuin muturreko Gobernua osatu dutenik; ezkerreko politika batzuk ere defendatzen baitituzte. Eta hor dago interesgarritasuna: Europan hain gobernu arraroa martxan jartzen den lehen aldia izango da.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa