08:17

albisteak

Iruzkina

Europako aurrekontuaren gerra

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Europako Batzordeak 2011-2027 aldirako aurrekontu proposamena aurkeztu zuen atzo. Eta orain hasiko da betiko norgehiagoka: zenbat jartzen duten batzuek eta zenbat hartzen duten beste batzuek.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Europako Batasunean beste gerra bat hasi berri da: aurrekontuaren gerra. Bake giroan egingo den gerra izango da, baina iraupen luzekoa espero da eta denak arituko dira hortzak estututa.

Europako Batzordeak 2011-2027 aldirako aurrekontu proposamena aurkeztu zuen atzo. Eta orain hasiko da betiko norgehiagoka: nork jarriko duen dirua kutxa bateratuan, nork hartuko duen dirua kutxa horretatik eta, batez ere, zenbat jartzen duten batzuek eta zenbat hartzen duten beste batzuek.

Datorren urtetik aurrera, Erresuma Batuak ez du berari orain arte zegokion zatirik jarriko, alegia, 13.000 milioi euro urteko. Hori kontutan hartuta, bi aukera baino ez dira geratzen: diru hori jarri gabe utzi, eta aurrekontu txikiagoa izango dela onartu; edo eta denen artean jarri puska hori. Eta hala balitz, eztabaidak oso gogorrak izango dira.

Europako Batasunean, aberatsek jartzen dute dirua pobreek har dezaten. Esate baterako, Alemania, Frantzia, Holanda, Suedia eta Austriak jartzen dute dirurik gehien. Eta Ekialdeko Europakoak dira, aldiz, gehien hartzen dutenak.

Espainia, orain arte, gehien hartzen zutenen artean zegoen, baina litekeena da 2021 urtetik aurrera, jarri behar dutenen artean egotea. Negoziazioen baitakoa izango da hori, eztabaida gogor-gogorrez egingo diren negoziazioen baitakoa.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena