albisteak
Iruzkina
Jesus Torquemada
Proba nuklearrak egiteko daukan zentroa desegingo duela iragari du Kim Jong Un Ipar Koreako buruak.
Kim Jong Un Ipar Koreako burua keinu ugari egiten ari da, benetan bakea nahi duela erakusteko. Keinuon artean garrantzitsuena da, proba nuklearrak egiteko daukan zentroa desegingo duela iragarri izana. Gainera, mundu osoko aditu eta kazetariei desegite horren lekuko izaten utziko die; hego korearri eta estatubatuarrei, tartean. Entsegu zentro horretan, Ipar Koreak sei leherketa atomiko egin ditu, bere bonba nuklearrak prest izateko.
Hori gutxi ez, eta erabateko desnuklearizazioa burutuko dutela ere agindu zuen Kimek, duela hiru egun, Hego Koreako presidente Moon Jaen-inekin batera sinatu zuen akordioan. Hau da, Ipar Koreak, bonba atomiko gehiago egiteari uko egin ez ezik, badituenak suntsitu beharko ditu.
Trumpen jarreraren menpe egongo da azken ekintza hori. Trumpek eta Kimek aurki izango duten bileran, Kimek Trumpi eskatuko dio, ziurtatu dezala, Amerikako Estatu Batuek ez diotela Ipar Koreari erasoko. Hau da, bake ituna eskatuko dio. Badirudi Kim prest dagoela bere armategi nuklearra bertan behera uzteko, baina Amerikako Estatu Batuen bermea behar du, eta Trumpek baino ezin dio eman hori.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa