08:40

albisteak

Iruzkina

Zirkuluaren koadratura Irlandan

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Ipar Irlandaren eta Irlandako Errepublikaren arteko mugek irekita jarraitzeko, Europako mugen barruan jarraitu behar luke Ipar Irlandak. Londres ez dago hori onartzeko prest.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

'Brexit'aren kontua hasi zenetik zegoen argi Ipar Irlandakoa izango zela konpontzeko korapilorik handienetarikoa. Baina, jakina: 'Brexit'a saldu zutenek haren ustezko abantailak bakarrik azpimarratu zituzten eta hautesleei ez zieten azaldu zein eragozpen izango zituzten.

Irlandan, orain 20 urte, Ostiral Santuko akordioak sinatzearekin, desagertu zen Ipar Irlandaren eta Irlandako Errepublikaren arteko muga. Eta irlandar gehienek, ez bakarrik nazionalistek, horrela jarraitu nahi dute. Ipar Irlandan 'Brexit'aren kontra bozkatu zuten: Herritarren % 55ek erabaki zuten Europar Batasunean jarraitu nahi zutela.

Mugak irekita jarrai dezan, Europako mugen barruan jarraitu behar luke Ipar Irlandak. Baina orduan, mugak Erresuma Batuko gainerako lurretan jarri beharko lirateke. Beraz, merkantzia britainiarrek Belfasteko pasaporte kontrola pasatu beharko lukete. Eta jakina, Londresek ezin du hori onartu, eta halaxe esan du tinko Theresa Mayk.

Aizu, ba lehenago pentsatzea zeukan. Izan ere, muga Irlanda bien artean jarrita, hainbeste kostata iritsi ziren bake akordioak jarriko lirateke arriskuan.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena