08:34

albisteak

Iruzkina

Hauteskundeak aurreratzeak mesede egiten dio Madurori

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Presidentea aukeratzeko bozak apirilera aurreratu dituzte, eta horrek kalte egiten dio oposizioari, banatuta eta ahulduta baitago.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Venezuelako hauteskunde presidentzialak aurreratzea aldeko zaio Nicolas Madurori. Presidentearekiko herritarren babesa inoizko txikiena da orain, egunerokoan venezuelarrek zailtasuna ekonomiko handiak dituztelako batez ere. Hauteskundeak urte bukaeran ziren egitekoak eta, ordura arte, egoerak okerrera egingo du seguru. Horregatik erabaki du Asanblea Nazional Konstituziogileak, Maduroren aginduak jarraituz, hauteskundeak apirilera aurreratzea.

Mugimendu horrekin, bide batez, chavismoak zailtasunak jarriko dizkio oposizioari behar bezala antolatzeko. Oposizioa banatuta dago. Eskualdetako hauteskundeetan orain hilabete gutxi gertatu zena ikustea besterik ez dago: alderdi batzuk aurkeztu ziren, beste batzuk ez. Gainera, oposizioko bi buruzagiak jokoz kanpo daude: Leopoldo Lopez etxeko atxiloaldian dute. Henrique Capriles, berriz, gaitasungabetuta dago eta debekatuta dauka hauteskundeetara aurkeztea. Baldintza horietan, beraz, oposizioari oso zaila egingo zaio Maduroren kontrako haserrea batzea.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena