albisteak
Iruzkina
Jesus Torquemada
Senatari demokratek amore eman behar izan dute, eta Trumpen aurrean hordagoa jo ondoren, bulego federalak berriro zabalarazi dituzte. Arrazoia: azaroan dauden Senatuko hauteskundeak.
Senatari demokratek amore eman dute Trumpen aurrean. Administrazioaren aurrekontua erabili nahi zuten Trump behartzeko dreamers deitutako ("ameslariak") etorkinei bizileku-baimena ez kentzeko. 800.000 gazte dira haur izanik Ameriketako Estatu Batuetara (AEB) iritsi zirenak, bertan bizi izan dira ia euren bizitza osoan, eta Obamak bizileku-baimena eman zien, baina Trumpek kendu egin nahi die. Horregatik senatari demokratek hordagoa jo zuten: "ameslarientzat" baimenei eusten zaie edo ez dago funtsik administrazio federalarentzat.
Administrazio horren menpe dago, esaterako, posta zerbitzua, NASA edo parke nazionalak. Eta senatari demokraten botoak ezinbestekoak dira funts horiek ordaintzeko. Ondorioz, senatari demokratek ezetz esan ostean, asteburuan itxita egon dira bulego federalak. Baina azkenean, senatari horiek ikaratu egin dira, eta ordu gutxitan etsi egin dute. Arrazoia argia da: Azaroan hauteskundeak daude Senatuaren herena berritzeko eta senatari errebelde horietako hainbatek hauteslekuei aurre egin beharko diete. Bulego federalak itxiaraztea ez da herritarren artean harrera ona duen neurria, eta ondorioz, hainbat senatari demokratek ezin izan diote presioari eutsi, eta botoa aldatu dute administrazio federala martxan izan dadin.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa