albisteak
Iruzkina
Jesus Torquemada
Alberto Fujimori, 90ko hamarkadan Peru gobernatu zuen agintaria, bertako gizartean zatiketa ikaragarria eragiten duen pertsonaia dugu.
Alberto Fujimori, 90ko hamarkadan Peru gobernatu zuen agintaria, bertako gizartean zatiketa ikaragarria eragiten duen pertsonaia dugu. Askok babestu egiten dute, Sendero Luminoso gerrillari taldearekin amaitzea lortu zuelako. Indar Popularra alderdiko buruzagiak dira Keiko eta Kenji Fujimoriren semeek, Parlamentuko alderdirik handiena da hau eta iaz presidentziarako hauteskundeak irabazteko zorian egon zen Keiko. Baina askoz ere gehiago dira Fujimoriren kontra daudenak, batez ere gerrillarekin amaitzeko erabili zituen bitartekoengatik.
Fujimoriren agintaldian, segurtasun indarrek eta paramilitarrek hainbat hilketa egin zituzten. 25 urteko kartzela zigorra ezarri zioten Fujimoriri hilketa horietan izan zuen arduragatik, eta soilik 8 urte kartzelan egin dituenean espetxetik irtengo da, egungo presidenteak, Pedro Pablo Kuczynskik, eman dion indultoari esker.
Joan den astean, Kuczynski agintetik erortzear egon zen ustelkeria kasu bat tarteko; bozketan Fujimoriren aldeko hainbat diputatuk abstentziora jo zutelako libratu zen. Orduan, jada aipatu zen babes haren ordaina Fujimoriren indultoa izango zela, baina inork ez zuen uste hain modu lotsagabean eta hain azkar egingo zenik.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa