albisteak
Analisia
Jesus Torquemada
Palestinarrek jada ezin dituzte Estatu Batuak bitartekari modura onartu, eta israeldarrek berriz ez dute onartzen Estatu Batuak ez diren beste bitartekaririk.
Estatu Batuetako presidente guztiak Israelen aldekoak dira, batzuk gehiago besteak gutxiago. Baino beraietatik inor ez da ausartu orain arte Trumpek egin duena egitera: Jerusalem Israelgo hiriburua dela esatera.
Herrialde bakar batek ere ez du hori aitortu orain arte, horregatik denek dituzte euren enbaxadak Tel Aviven. Trumpek agindua eman du Estatu Batuen enbaxada J Jerusalemera lekualdatu dezaten.
Urrats hau uste baino garrantzitsuagoa da. Israeldarrak eta palestinarrak lehian ari dira Jerusalemen jabetzagatik. Israelek Jerusalem bere betiko hiriburua, zatiezina zela aldarrikatu zuen, baina palestinarrek nahi dutena da etorkizunean euren Estatuak Jerusalem izan dezala hiriburu, gutxienez ekialdeko Jerusalem, oraindik israeldar baino palestinar gehiago bizi dira bertan.
Gainera mundu osoko musulmanentzat Jerusalemek esanahi berezia dauka, bertan baitago Al-Aqsako meskita, Islamaren hirugarren leku sakratua. Jerusalem Israelgo hiriburu modura aitortzearekin Trumpek ez dio soilik ikaragarrizko poza ematen Israeli, baizik eta are zailago egiten du bi estatuen, Israelen eta Palestinaren arteko konponbidea.
Palestinarrek jada ezin dituzte Estatu Batuak bitartekari modura onartu, eta israeldarrek berriz ez dute onartzen Estatu Batuak ez diren beste bitartekaririk.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa