albisteak
Analisia
Jesus Torquemada
Datorren astean aita santuak bidaia ofiziala egingo du Myanmar eta Bangladeshera. Eta itxura du Vatikanoko buruari ongietorri oparia egin eta nazioarteko irudia hobetzeko adostu dutela akordioa.
Myanmar eta Bangladeshko gobernuek rohingyen dramari, ustez, irtenbidea emango liokeen akordioa iragarri dute. Myanmar herrialde budista da; Bangladesh, berriz, musulmana. Eta bien mugan, bizi dira rohingya musulmanak.
Myanmarren mugen barruan daude, baina bertako Gobernuak ez ditu bere herritartzat hartzen; Bangladeshko etorkinak direla dio eta Bangladeshen bizi behar dutela hortaz.
Myanmarko Armada behin baino gehiagotan saiatu da, errepresioaren bidetik, rohingyak Myanmarretik kanporatzen. Aurten bertan azken aldiz. Uste da milioi rohingya inguruk ihes egin behar izan dutela Bangladeshera. Iragarri duten akordioaren arabera, ihes egindako milioi horretatik 600.000 inguru itzuliko lirateke Myanmarrera. Lehen ere sinatu izan dituzte bi herrialdeek antzeko akordioak eta bete gabe utzi praktikan.
Datorren astean aita santuak bidaia ofiziala egingo du Myanmar eta Bangladeshera. Eta itxura du Vatikanoko buruari ongietorri oparia egin eta nazioarteko irudia hobetzeko adostu dutela akordioa.
Gero ez badute betetzen, badakite-eta nazioarte ez dela haiekin gogoratuko.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa