08:12

albisteak

Iruzkina

Falta zena Venezuelan

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Matxinoek ez zuten inongo aukerarik. Batetik, indar armatuak Maduroren aldekoak direlako. Bestetik, Chavismoak indar militar guztia erabat mobilizatua duelako.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Vladimir Padrino Venezuelako Defentsa ministroak ezin hobe definitu du militar talde batek egindako altxamendu saiakera: "Propaganda hutsa izan da, etsipenak eragindako urratsa". Eta egia da matxinoek ez zutela inongo aukerarik. Hasteko, indar armatuak, oro har, Maduroren alde daudelako oraindik. Eta bigarrenik, justu egun hauetan Chavismoak erabat mobilizatuta zuelako bere indar militar eta zibil osoa Asanblea Konstituziogilea sendotu eta Asanblea Nazionala eraisteko. Hori da funtsezkoa orain Madurorentzat: Duela bi urteko hauteskundeen ostean oposizioaren esku dagoen Asanblea Nazionala desagerraraztea eta soilik diputatu chavistek osatutako Asanblea Konstituziogilea jartzea haren ordez.

Operazio hori demokraziaren aurkakotzat jo dute Europako zein Amerikako hainbat gobernuk. Hego Amerikako Merkatu Batuak (Mercosur, gazteleraz) Venezuela kanpo uztea erabaki du. Duela bost urte, Chavez agintean zegoela, Brasil, Argentina, Paraguay eta Uruguayk bazkide bezala onartu zuten Venezuela, baina orain kanpoan utzi dute. Ez dute bota baina behin behingoz bertan behera utzi dute bere parte hartzea. Bi arrazoi daude erabakiaren atzean: 2012an, ezkerra zen nagusi Argentinan eta Brasilen, orain eskuina dago gobernuan. Horrez gain, Maduro ez da Chavez.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena