09:15

albisteak

Analisia

Tipo honek ez al du beste ezer hoberik egiteko?

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

- Erredakzioa -

Jolas arriskutsua da: Zer pasako litzateke Trumpek aurrea hartzea pentsatuko balu eta Ipar korearen gaitasun militarra suntsitzen saiatuko balitz?

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Kim Jong-unek opari pozoindua egin dio Donald Trumpi, Estatu Batuetako festa egun nazionalarekin bat eginez. Probako misil bat bota du, teorian, Alaskaraino irits litekeena.

Lehen aldia da Ipar Koreak horrenbesteko iritsiera duen misil bat botatzen duela. Honela, Kimek aurrera darrai bere planarekin: egunen batean Estatu Batuak kolpatzeko gai den misil nuklear bat lortzea, eta horrela, Washingtoni Ipar koreari eraso egiteko gogoa kentzea.

Oraindik ordea, ez du gaitasun hori. Misilari bonba atomikoa jarri behar zaio, eta dirudienez, oraindik Ipar Koreak, ez daki hori nola egiten den.

Baina, hau, jolas arriskutsua da: Zer pasako litzateke Trumpek aurrea hartzea pentsatuko balu eta Ipar korearen gaitasun militarra suntsitzen saiatuko balitz?

Bi lider oso arriskutsu dira, bakoitza bere modura. Ezinezkoa da Trumpek zer egingo duen asmatzea, eta hala erakutsi zuen apirilean Siriara egindako erasoarekin. Edozein momentutan txoratu eta iparra galdu dezake.

Kimek Ipar Koreako ekonomia ezegonkorraren zati handi bat bere programa militarra garatzen gastatzen jarraitzen du, herritarrak bizimodu gogorra duten bitartean.

Beraz, behingoz, Trumpek galdera egoki bat egin du bere Twitter kontuan: Tipo honek ez al du beste ezer hoberik egiteko?

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena