10:23

albisteak

Analisia

Frantziako eztabaida

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Atzoko eztabaida eta gero, bi hautagaiek eutsi egingo diete lehen itzulian lortutako boto kopuruari.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bi hautagiek beraien helburuak lortu zituzten atzo telebistaz eskainitako eztabaidan.

Marine Le Penek behin eta berriz errepikatu zuen, Emmanuel Macron ministro izan zela, agintaldia bukatzear den Francoise Hollanderekin. Eta aurpegiratu zion, atzerriko kapitalaren menpe egotea, eta frantziarren interesak ez babestea.

Macronek gogoratu zuen, Le Penen dinastia ultraeskuindarreko kide dela Marine, haren diskurtsoak gorrotoa eta banaketa sustatzen dituela, eta, ez duela zehazten nola beteko duen bere programa, izan ere, betetzea ezinezkoa dela uste du.

Marine Le Pen erasokor egon zen hasieratik, eta Macronek modu ordenatuan egin zion aurre.

Atzoko eztabaida eta gero, bi hautagaiek eutsi egingo diete lehen itzulian lortutako boto kopuruari, boto gutxik alde egingo dute Macronetik Le Penera eta alderantziz. Baina eztabaidak emaitza garrantzitsu bat utzi du. Marien Le Penek helburu nagusia lortu du: Fronte Nazionala alderdi normal bat dela ikustaraztea, besteak bezalako alderdi bat, gobernatu dezakeen alderdia, hamarkadetako marginalitatea eta gero.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena