albisteak
Iruzkina
Jesus Torquemada
Bi gauza negoziatu behar dituzte Erresuma Batuak eta Europar Batasunak: nola gauzatuko den banaketa, eta zein harreman izango duten gero.
2019ko martxoaren 29an Erresuma Batua ez da Europar Batasuneko kide izango. Lisboako Hitzarmenaren 50. artikulura bilduta eta joan egin nahi duela jakinarazita, gaur hasiko da bi urteko atzera kontaketa.
Ez dago atzera bueltarik. Dibortzioa nola gauzatuko den erabakitzeko bi aldeek duten epe-muga da hori. Eta bi urteotan akordiorik lortzen ez badute, Erresuma Batua automatikoki geratuko da Batasunetik kanpo. Badago aukera bat, hori bai, epe hori luzatzekoa, baldin eta Europar Batasuneko herrialde guztiek luzapen hori onartzen badute. Bi urte hauek beldurgarriak izango dira.
Negoziatzeko, egia esan, bi gauza baino ez daude. Bat: nola gauzatuko den Erresuma Batuaren eta Europaren banaketa hori, eta bi: zein harreman izango dute gero. Eta hau guztia, gainera, Eskoziak bigarren independentzia erreferenduma egiteko eskaria egin duen honetan. Britainiar bat baino gehiago ariko zaio galdetzen bere buruari orain merezi ote zuen endredoak, hain gaizki ote zegoen, egiaz, Erresuma Batua Europar Batasunaren barruan.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa