08:30

albisteak

Iruzkina

May eta Sturgeon: adeitsu, baina atezuan

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Eskoziako lehen ministroak erreferenduma nahi du bi urteko epean. Mayk, ordea, ezetz dio.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Theresa May eta Nicola Sturgeon Erresuma Batua eta Eskoziako lehen ministroek Glasgown atzo egin zuten bilera, "adeitsua baino tentsio betekoa" izan zela esan dute Downing Streeteko iturriek. Hizkuntza diplomatikora ekarriko bagenu, esan nahiko luke ez daudela ezertan ados, eta bakoitzak bere bideari helduko diola.

'Brexit'a gauzatzeko Londresen eta Europaren arteko negoziazioak bukatu aurretik deitu nahi du Sturgeonek Eskoziako bigarren independentzia erreferenduma; bi urteko epean, beraz. Baina Mayk dio ezetz, euren batasunari eutsi beharra daukatela Bruselarekin baldintza onenetan negoziatzeko, eta gero gerokoak!

Ikuspuntu intelektual batetik, Mayren jarrera eutsiezina da, ordea. Ingalaterrak eta Eskoziak batera egon behar luketela defenditzeko erabiltzen dituen argudio horiek beraiek baliagarriak bailirateke, baita ere, Erresuma Batuak Europan jarraitu behar duela defenditzeko.

Strugeonek May presionatzen jarraituko du harik eta erreferenduma baimentzen dion arte; momentuz, ez du aldebakartasunez deitu nahi, badakielako Gobernu britarriniarak epaitegietara joko lukeela.

Hasi baino egin ez den poker partidan hortzak erakutsita arituko dira biak.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena