albisteak
Iruzkina
Jesus Torquemada
AEBko bi espioitza agentzia nagusietako arduradunek esan dute Trumpek gezurra esan zuela Obamari ez legezko entzuketak leporatzean.
Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) bi espioitza agentzia nagusietako arduradunek argi eta modu publikoan esan dute Donald Trump presidenteak gezurra esan duela. Ez dela egia Barack Obamak Trumpen hauteskunde-egoitza nagusiko telefonoen gaineko espioitza agindu zuenik. Baina besterik frogatu dute eta ikerketa abiatu dute. Euren esanetan, litekeena da, zantzuak badaudelako, Errusiako zerbitzu sekretuek Trumpen kanpaina lagundu izana.
James Comey FBIko zuzendariak eta Michael Rogers NSAkoak atzo Kongresuan esandakoek ondorio izugarriak dituzte. Obamari ez legezko entzuketak egin izana leporatuta, Trumpek gezurra esan izan balu, kalumnia delitua egin izango lukeelako.
Trumpen kontrako epaiketa politikoa hasteko adina arrazoi ari da pilatzen, beraz. Gauza bat baita gezurra esatea –eta horregatik ezin da presidentea epaitu- eta bestea, delitua egitea. Eta hori bai, epaitzekoa da.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa