albisteak
Analisia
Jesus Torquemada
- Erredakzioa -
Mayk dio Eskoziako bigarren erreferenduma ez dela beharrezkoa, Eskoziako gehiengoak ez duela bat egiten eskari horrekin eta, gainera, zatiketa eragiten duela. Ba eska diezazkiola kontuak Cameroni.
Theresa May, Erresuma Batuko gobernuburu kontserbadoreak, esan du Eskoziako bigarren erreferenduma ez dela beharrezkoa, Eskoziako gehiengoak ez duela bat egiten eskari horrekin eta, gainera, zatiketa eragiten duela.
Ba eska diezazkiola kontuak bere aurrekoari, David Cameron kontserbadoeari. Berak deitu zuen Brexita, eta jakina, ez zen beharrezkoa, ez zuten britainiar gehienek eskatzen eta, bistakoa da, zatiketa eragin du. Eta ez hori bakarrik: Brexitari buruzko erreferendumak sekulako arazoa eragin zuen ez zegoen lekuan.
Brexitari buruzko erreferendumean, joan den ekainean, eskoziarren % 62k eman zuten Europako Batasunean jarraitzearen aldeko botoa. 2014ko irailean, eskoziarren % 55ek erabaki zuten Erresuma Batuan geratzea, eta % 45ek egin zuten independentziaren alde.
Nicola Strugeon Eskoziako ministro nagusi eta Eskoziako Alderdi Nazionalistako kideak adierazi du Erresuma Batuan geratzearen alde egin zutenetatik askok egintzat jo zutela Erresuma Batuan jarraituko zutela hautu hura eginda, eta aukera horrekin Europako Batasunetik kanpo geratu zitezkeela ohartarazi izan baliete, akaso, bestelako botoa emango zutela.
Sturgeonen argudio horiei aurre egitea benetan zaila egingo zaio Mayri.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa