09:08

albisteak

Iruzkina

Trump eta botere banaketa

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

AEBko presidenteak ez du ulertzen epaileek badutela presidentearen dekretu bat geldiarazteko ahalmena, batez ere dekretua konstituzioaren aurkakoa bada.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) presidentea bat-batean konturatu da demokrazietan badela printzipio bat "botere banaketa" deitzen dena. Botere legegileak legeak egiten ditu; betearazleak betearazi egiten ditu, eta botere judizialak, interpretatu. Trumpek ez du ulertzen epaileek badutela presidentearen dekretu bat geldiarazteko ahalmena, dekretu hori konstituzioaren aurkakoa izan litekeelako, bereziki.  Eta hortik dator egun hauetan Trump erakusten ari den amorrua eta etsia: AEBren segurtasuna ari omen dira epaileak auzitan jartzen.

Zazpi herrialde musulmanetako herritarrak AEBn sartzea debekatzen duen dekretua geldiarazi duen auzitegiak bi argudio eman ditu: Lehena, Gobernuak ezin izan duela erakutsi neurri hori hartzea hain premiazkoa denik (Trumpek urtarrilaren 27an onartu zuen agindua, eta berehala sartu zela indarrean). Bigarren argudioa, Etxe Zuriak ezin izan duela frogatu AEBn izan diren atentatuen egileak herrialde horietako herritarrek egin dituztenetik.

Epaitegietako borroka ez da hemen bukatuko, eta litekeena da Auzitegi Gorenera ere iristea. Baina, oraingoz behintzat, dekretua indargabe dago, eta herrialde horietako biztanleek, bisa indarrean izanez gero, sartu ahal izango dute Estatu Batuetan. Orain, baina, litekeena da bisa gutxiago ematea.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena