08:21

albisteak

Iruzkina

Donald Trumpen harresiak ez du Wall Street izutu

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Mexikoko harresia eraikitzeko agindua eman du AEBko presidenteak, baina erabakiak ez du kapitala beldurtu: Dow Jones indizeak goia jo zuen atzo.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bost egun besterik ez presidente karguan eta Donald Trumpek immigrazioaren kontrako gerran fronte guztiak zabaldu ditu jada. Neurri bat baino gehiago iragarri du, baina deigarriena, lerroburuak lortu dituena, Mexikoren eta Estatu Batuen arteko mugan harresia egiten hasteko agindua izan da.

Berez, ez da muga irekia, Trumpek nabarmentzen duen bezala. 3.000 kilometro ditu mugak, eta 1.000 kilometrotan bada hesia, batetik bestera pasatzea eragozten duena. Baina Trumpek argazkia behar du, harresiaren lehen harria jartzen. Gero, ikusiko dugu ea posible den 3.000 kilometroko horma egitea, baina berak behar du kamerek harresi zati bat erakustea, eta ahal bada, mexikar batzuk nola kanporatzen dituzten zuzenean ikustea.

Esan gabe doa, erabaki honek eten beharrean jartzen dituela Estatu Batuen eta Mexikoren arteko harremanak, baina horrek bost axola berari. Eta negozio handiei ere, ez zaie inporta. Erne datu honekin: Dow Jones indizeak goia jo eta marka historikoa egin zuen atzo. Hortaz, argi dago kapitala ez dagoela batere izututa Trumpekin, nahiz hauteskunde kanpainan, hautagai "antisistema" izatea leporatu.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena