albisteak
Iruzkina
Jesus Torquemada
AEBko presidente berriak bi oliobide eraikitzeko agindua eman du. Ekologistak eta siouxak kontra daude.
Donald Trumpek ez du uste klima aldaketa gertatzen ari denik, eta oso gogor kritikatu zituen Obamak energia berriztagarriak garatzeko hartutako neurriak. Beraz, ez da harritzekoa Obamak gelditu zituen bi oliobideren eraikuntza izatea, bere lehen erabakietako bat. Oliobide horiek frakingaren bidez ateratako petrolioa garraiatuko dute, eta horregatik daude kontra ekologistak.
Oliobide horietako baten kasuan, siouxak ere kontra daude, euren lur sakratuak zeharkatzen dituelako eta ur hornidura arriskuan jar dezakeelako.
Baina jakina da Trumpek mespretxatu egiten dituela zuriak ez diren estatubatuarrak, beraz, bost axola siouxek zer dioten.
Trumpek Estatu Batuen aldeko neurri gisa saldu du bere erabakia. "Langile estatubatuarrek AEBko altzairuarekin egindako hodiak izango dira", esan du, eta horrekin, dena baleko. Mexikoko mugan horma egitera doala iragartzen duenean esango du langile estatubatuarrek egingo dutela Estatu Batuetako porlanarekin. Eta txalo egingo diote. Eta gerra bati ekiten dionean, zer esango du? estatubatuarrek kainoi estatubatuarrekin egindakoa dela?
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa