albisteak
Iruzkina
Jesus Torquemada
Jende gutxik parte hartu du sozialisten primarioetan, eta bozkatu dutenek protesta-botoa erabili dute Hollanderen eta Vallsen kontra.
Frantzian, Alderdi Sozialistaren primarioetako lehen itzuliak agerian utzi du Frantziako sozialisten desilusioa. Jende gutxik parte hartu du. Militante sozialistak etsita dauden seinale, ez diote konponbiderik ikusten alderdiari. Eta botoa ematera joan direnek protesta-botoa erabili dute Hollande presidentearen eta bere ordezko izan nahi duen Manuel Vallsen kontra.
Irabazlea Benoit Hamon izan da, sozialisten artean, Hollanden eta Vallsen ildoarekin kritikoenen artean dagoena. Ez da oso ezaguna Frantziatik kanpo. Hezkuntza ministro izan zen apenas sei hilabetez. Gobernutik bota zuten, Hollanden aginduz Vallsek bultzatu zuen lan erreformaren aurka zegoelako, eta orduz geroztik, Partidu Sozialistaren baitan ezkerraldean kokatua dago.
Garai hartan bota zuten bestea, Arnaud Montebourg, hirugarren geratu da lehen itzulian, eta berak ere alderdiaren ezkerraldea ordezkatzen du.
Alegia, argi dago militante sozialistek suspentsoa eman dietela Hollandi eta Vallsi. Era guztietara, hurrengo igandean Vallsek edo Hamonek, edonork irabazita ere, irabazleak bidelagunak bilatu beharko ditu beste alderdien artean, presidentea aukeratzeko hauteskundetan aukeraren bat izateko.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa