albisteak
Iruzkina
Jesus Torquemada
Botoa eman diotenek entzun nahi dutena esaten badaki Trumpek, berdin dio egia izan edo ez. Garrantzitsuena lerro-burua lortzea da.
Donald Trumpek atzo eskainitako prentsaurrekoa barregarria izan zitekeen protagonista futbol entrenatzaile, abeslari edota aktore bat izan balitz. Baina hitz egin zuena 8 hilabete barru Estatu Batuetako presidentea izango dena zen, arlo militarrean botere handien duen herrialdeko presidentea, hain zuzen ere. Horregatik, atzo ikusitakoa guztiz sinestezina da. Burura zetorkion lehenengo gauza zioen presidentea ikusi genuen, eta kazetariei errieta egiten ziena.
Dagoeneko argi dago Trumpek presidente modura izango duen jarrera, hautagai garaian zuen bera, alegia. Inork populismoa zer den oraindik ez badaki, Trumpen atzoko prentsaurrekoa du adibide argiena. Botoa eman diotenek entzun nahi dutena esaten badaki Trumpek, berdin dio egia izan edo ez. Garrantzitsuena lerro-burua lortzea da. Gaur gauza bat badio, eta bi hilabete barru guztiz kontrakoa, bost axola, jendea ez da jabetuko. Egunkariren batek gertatutakoa argitaratuko du agian, baina jendea dagoeneko ez da egunkarien bidez informatzen. Trump uneoro prest egongo da bere Twitterraren bidez herritarrak engainatzeko. Trumpena ez da Presidentetza bat izango, "reality show" bat baizik.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa