albisteak
Iruzkina
Jesus Torquemada
Trumpek egindako abusu matxista guztiak dabiltza hitzetik hortzera, eta ia-ia ez da aipatu ere egiten hautagaien programak.
Ameriketako Estatu Batuek (AEB) presidentea aukeratuko dute hilabeteren buruan.Estatu Batuek eragin handia dute munduan gertatzen den guztian. Hortaz, denontzat da garrantzitsua nor den han presidente eta zer egitasmo politiko duen. Ba, gauzak zer diren, une honetan, hauteskunde kanpaina guztia Donald Trumpen sexu eskandaluetan zentratua dago. Ia-ia ez dira aipatu ere egiten Trumpen eta Clintonen hauteskunde programak. Aitzitik, Trumpek bere bizkar dituen abusu matxista guztiak dabiltza hitzetik hortzera. Bistan denez, Trumpen jokabide pribatuak ondorio politikoak ditu. Ulergaitza da, berari buruz dakigun guztia jakinda, oraindik presidente bihurtzeko aukera izatea.
Gainera, gauza arraroak gertatzen ari dira AEBko hauteskunde kanpainan. Wikileaks atariak, normalean Gobernuak estutasunean jartzeko agiriak filtratu ohi dituen atariak, Hillary Clintoni kalte egiten dioten dokumentuak kaleratu ditu. Tankera horretako hirugarren filtrazioa da honakoa. Clintonen jarraitzaileen arabera, Errusiako zerbitzu-sekretuak daude filtrazio horien atzean, eta gauza jakina da Putinek eta Trumpek elkar estimatzen dutela.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa