albisteak
Analisia
Jesus Torquemada
Diru kontu ilunak hestu hartzen ari dira Nicolas Sarkozy. Itxura denez, diru gehiegi, legeak baimendutakoa baino gehiago, gastatu zuen presidentetzarako bere hauteskunde kanpainetan.
Diru kontu ilunak hestu hartzen ari dira Nicolas Sarkozy. Itxura denez, diru gehiegi, legeak baimendutakoa baino gehiago, gastatu zuen presidentetzarako bere hauteskunde kanpainetan.
Irabazi zuenean, 2007an, Gadafi presidente libiarraren legez kanpoko diru laguntza jaso zuela aipatu zuten hedabideek, baina ezin izan zituzten informazio haiek frogatu. Galdu zuenean, 2012an, baimendutakoaren bikoitza gastatu zuen eta bere kanpaina zeraman agentziak gezurrezko fakturekin ezkutatu zuen hura. Hori frogatuta dago. Eta Frantziako Fiskaltzak jakin nahi du zenbaterainokoa den Sarkozyren ardura.
Datorren urteko hauteskundeetarako kanpaina martxan denean iritsi da Frantziako Fiskaltzaren ekimen hau. Sarkozyren alderdiak, Errepublikarrak izenekoak, azaroan egingo ditu bere hautagaia aukeratzeko primarioak. Sarkozy da faborito nagusia baina eskandalu honek ez dio batere mesederik egingo. Ustelkeriarekin nahastuta ez dauden eskuineko beste buruzagi batzuen aukerak indartu ditzake auziak, tartean Alain Juppe, Bordeleko alkatearenak.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa