albisteak
Iruzkina
Jesus Torquemada
Alemaniako, Erresuma Batuko, Frantziako, Japoniako, Italiako eta Kanadako agintariek kezka azaldu zioten Barack Obamari Trumpek Etxe Zurira iristeko dituen aukerak direla eta.
Donald Trump izango da Alderdi Errepublikanoko hautagaia azaroko hauteskundeetan, dagoeneko errepublikanoen batzarrean aurkeztu behar zituen botoak eskuratu eta gero. Eta hori, badirudi, kezka handia sortzen ari dela Estatu Batuetan. Atzo G7a osatzen duten buruzagiek bilera egin zuten, Japonian. Alemania, Erresuma Batua, Frantzia, Japonia, Italia eta Kanadako agintariek Barack Obamari kezka azaldu zioten Trump Etxe Zurira iristeko aukerak direla eta. Eta hori, bazegoela gai garrantzitsuagorik jorratzeko, esaterako, mundu mailako ekonomiari bultzada ematea edota errefuxiatuen arazoari irtenbidea aurkitzea, baina arazo horien inguruko erabakirik ez dute hartu.
Trumpen etorkizunak kezka sortzea zentzuzkoa da, hautagai errepublikanoak orain arte mundu mailako gaien inguruan emandako iritziek agerian utzi baitute, ezjakin hutsa dela. Agerikoa da Estatu Batuetatik kanpo Trump ez dutela gustuko, baina guk ez dugu botoa ematen. Estatubatuarrek aukeratu behar dute. Arazoa da Hillary Clinton, dena alde zuen Clinton berak, ahultasun kezkagarria azaltzen ari dela.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa