08:21

albisteak

Iruzkina

Brasil: ez da estatu kolpea, baina ia-ia

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Dilma Rousseffen aurkako epaiketa politikoa babestu duten politikarien erdiei presidenteari egozten dizkioten delituak baino askoz larriagoak leporatu dizkiete.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Brasilgo egoera zentzugabekeria politiko hutsa da. Dilma Rousseffen aurkako epaiketa politikoa babestu duten politikarien erdiek Justiziarekin auziak dituzte. Ustelkeria, diru publikoa lapurtzea, edota eraso delituak egozten zaizkie senatari askori. Rousseffi leporatzen dizkioten delituak baina askoz larriagoak dira.  Presidenteari ez diote diru publikoa hartu izana egotzi, baizik eta diru publikoa banku publikoen zorrak estaltzeko erabili izana; alegia, egoera nolabait makilatu nahi zuen, zena baina hobea zela sinestarazita. Hau da, gobernu gehienek egiten dutena, batez ere hauteskundeak gerturatzen ari direnean.

Hortaz, ez dirudi egotzi dioten delitua kargugabetzea merezi duenik. Baina Brasilgo sistemak impeachment edo epaiketa politikoaren aukera ematen du, eta oposizioak gobernuan den Langileen Alderdiak baina eserleku gehiago ditu. Rousseffen ustezko delituak 2014 eta 2015 urteetan izan ziren, hau da, krisi ekonomiko larria bete-betean zegoenean, Brasil atzeraldi egoeran, eta langabeziak eta zor publikoak, etengabe, gorako bidean.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena