08:16

albisteak

Iruzkina

EB-Turkia: Iraganera buelta

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Europar Batasunak gaur egin behar duen bileran azaroan erabakitakoa onartuko dute berriro. Zergatik galdu dute, bada, horrenbeste denbora?

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Europar Batasuneko 28 herrialdeek gaur Turkian egingo duten bilera porrotaren aitortza da. Duela hiru hilabete bilera bera egin zen, azaroaren 29an. Orduan, teorian gaur onartu behar duten bera onartu zuten. Hau da, Turkiak saihestuko duela errefuxiatu oldea Europarantz. Horren trukean, Europar Batasunak Turkiari 3.000 milioi euro emango dizkio, teorian, errefuxiatuei laguntza emateko. Gainera, turkiarrek erraztasun handiagoak lortuko dituzte Europar Batasunean zehar mugitzeko, orain arte ez bezala, bisaturik eskatuko ez zaielako.

Bien bitartean, europarrek Grezian dauden errefuxiatuak banatuko dituzte euren artean. Eta orduan, Turkiatik errefuxiatuak ateratzen ez direnean, eta, ondorioz, bertatik Greziara iristen ez direnean, une horretan jarriko da indarrean berriro Schengen akordioa. Hau da, euren mugetan kontrolak ezarri dituzten zazpi herrialdeek kendu egin beharko dituzte, eta, beraz, Europar Batasunean zegoen mugimendu askatasuna berrezarriko da. Ondo da, hori bada gaur jorratuko duten gaia, eta horixe bada duela hiru hilabete negoziatu zutena, zergatik galdu dute orain arte denbora?

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena