08:28

albisteak

Iruzkina

Errefuxiatuen kanpalekuak Europan

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Europar Batasunak dagoeneko uko egin dio errefuxiatuen arazoari irtenbide bat emateari. Arazoa ahalik eta hoberen kudeatzearekin nahikoa du.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Europar Batasunak dagoeneko uko egin dio errefuxiatuen arazoari irtenbide bat emateari. Arazoa ahalik eta hoberen kudeatzearekin nahikoa du. Europar Batzordeak 700 milioi euroko aurrekontua onartu du Grezian laguntza humanitarioa emateko, bertan, Mazedoniako mugan 10.000 lagun daude ez aurrera ez atzera. Diru hori, kanpin-dendak, estalkiak, ospitale mugikorrak edota argindar-sortzaileak ordaindu ahal izateko erabiliko da, eta gobernuz kanpoko erakundeek kudeatuko dute.

Europar Batasunak Afrikan edo Asian laguntza humanitarioa emateko hainbat eta hainbat ekintza egin izan ditu. Estreinakoz egingo da horrelako operazio bat Europan. Horrek hiru esanahi ditu, gutxienez. Batetik, estatu kide guztiek errefuxiatuak euren herrialdetan banatzeko onartutako kuota sistema ezerezean geratu dela. Bestetik, europar elkartasunak porrot egin duela. Eta, azkenik, lehenengoz onartu egiten da errefuxiatu kanpalekuak izango ditugula Europan, eta kanpaleku horiek luzerako egon litezke gure artean.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena