albisteak
Iruzkina
Jesus Torquemada
Hungariarekiko, Eslovakiarekiko, Txekiar Errepublikarekiko eta Poloniarekiko presioa handitu dute kuotan sistema onar dezaten eta mehatxu ere egin diete.
Alemaniako, Austriako eta beste herrialde batzuetako gobernuek Hungariarekiko, Eslovakiarekiko, Txekiar Errepublikarekiko eta Poloniarekiko presioa handitu dute. Azken hauek dira herrialde guztien artean errefuxiatuak banatzeko kuota sistemaren aurka gogorren azaldu direnak, eta horiek berak dira atzo Europako barne ministroek egindako bileraren porrota eragin zutenak.
Beste bilera bat deitu dute datorren astearterako, eta horregatik, disidenteak konbentzitzeko presioak. Laguntza estrukturalak murriztuko dizkietela mehatxu egin diete, laguntza komunitarioak, alegia, baina ez dago argi hori egitea legezkoa ote den. Lege komunitarioak ez badira betetzen bakarrik ken daitezke laguntzak, eta gaur egun Europan ez dago immigrazioari buruzko politika komunik.
Kuoten sistemaren kontra dauden gobernuak motibo bat baino gehiagorengatik daude horren aurka, baina Poloniaren eta Eslovakiaren kasuan arrazoia argia da: hauteskundeak dituzte aste gutxi barru eta agintean dauden alderdiak ez dute immigrazioarekiko malguegi azaldu nahi. Beldur dira eurek baino eskuinago dauden alderdiek boto gehiago lortuko ote dituzten etorkinen kontrako mezua indartuta.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa