albisteak
Iruzkina
Jesus Torquemada
Siriako gerraren erantzule zuzenak diren arren, Golkoko herrialde arabiarrek ez dute errefuxiatu siriarrik hartu.
Sirian gertatzen ari denaren inguruan errudun sentitzen dira asko Europan. Egia da batzuek ez dutela horri buruz ezer ere jakin nahi eta ez dutela errefuxiaturik hartu nahi, baina egia ere bada beste askok pentsatzen dutela eginbehar morala dela errefuxiatuak hartzea, eta Siriako gerraren arduradunak garela, behar bada.
Eta Golkoko herrialde arabiarrak? Zer ari dira egiten petrolio ekoizleak diren herrialde aberatsak? Saudi Arabia, Qatar, Emirerriak, Bahrein eta Kuwait, esaterako? Ezer ere ez. Ez dira siriar errefuxiatuak hartzen ari. Eurek badaukate erantzukizun zuzena Siriako gerran, euren esku izan duten guztia egin baitute Bashar El Assad Siriako presidentea kargutik botatzeko, baita Estatu Islamikoari laguntza ekonomiko eta militarra emateko ere.
Golkoko monarkiek nahiago dute eskulan merkea ekartzea Pakistandik, Bangladeshetik edo Filipinetatik, eta ez zaizkie siriar errefuxiatuak interesatzen, ezta palestinarrak eta irakiarrak ere. Hainbestetan aldarrikatzen duten elkartasun arabiarra, ez da existitzen. Beharrezkoa da, horrenbestez, europarrak elkartasuna erakustea. Egin dezagun arazo hau konpontzeko egin dezakegun beste, baina errudun sentitu gabe.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa