albisteak
Analisia
Jesus Torquemada
Europara iristen ari diren siriar askok diote, Siria eta Irak kontrolpean duten jihadistetik ihesi datozela.
Europara iristen ari diren siriar askok diote, Siria eta Irak kontrolpean duten jihadistetik ihesi datozela. Pasa den urtetik, Estatu Batuetako hegazkinek Estatu Islamikoa deitu denaren gotorlekuak eraso dituzte, bai Iraken eta baita Sirian ere.
Frantzia eta Erresuma Batuko hegazkinek ere, operazioak egin dituzte Iraken, baina ez dute Sirian esku hartu. Parisen eta Londresen diote, zeharka bada ere, ez diotela Bashar El Assad Siriako presidenteari laguntzarik eman nahi. Eta hor dago akatsa: Europako herrialdeek erabaki zuten Assad beraien etsaia zela eta bere postutik kendu behar zutela, eta ikuspuntu geoestrategikotik hutsegite handia da hori.
Europak inguru horretan duen benetako etsaia Estatu Islamikoaren jihadismoa da. Gainera, Assadek ez du boterea galduko. Iran eta Errusiaren babes militarra du, eta horrekin, oraingoz, nahikoa du Damasko eta Siriako kostaldea kontrolpean izateko, herrialdearen basamortu-ingurua Estatu Islamikoaren esku badago ere.
Orain arte, Errusiako gerra-ontziek Tartuseko portua erabili dute eta orain, Latakira joaten hasiak dira. Badirudi, Hollande eta Cameron egin duten akatsaz konturatu direla eta orain aztertzen hasi dira, euren hegazkinak, Irakez gain, Sirian Estatu Islamikoak dituen gotorlekuak bonbardatzea.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa