11:21

albisteak

Analisia

Merkelek aurre egin die neonaziei

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

- Erredakzioa -

Erasoak jasan dituzten hainbat egoitzatan izan da jada Angela Merkel kantzillera eta bere Gobernuak erabaki du Siriatik iritsitako errefuxiatu guztiak hartuko dituztela.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Alemaniara iristen den errefuxiatu-oldearen aurka, indarkeriaz erantzuten ari dira Alemaniako neonaziak. Ia egunero erasotzen dituzte errefuxiatuen harrera-etxeak; kasuren batean, egoitza osoa erretzeraino ere heldu dira.

Joan den astean, Dresde hiritik gertu, poliziarekin izandako liskarren protagonistak izan ziren neonaziak. Horren guztiaren aurrean, Alemaniako agintarien erantzuna eredugarria izaten ari da.

Erasoak jasan dituzten hainbat egoitzatan izan da jada Angela Merkel kantzillera eta bere Gobernuak erabaki du Siriatik iritsitako errefuxiatu guztiak hartuko dituztela. Merkelen jokaera ausarta da, erabaki horien ondorioz botoak galdu ditzakeelako.

Zalantzarik gabe, neozaniena gutxiengoan dagoen taldea da Alemanian, baina eskuin tradizionalaren boto-emaile askok, Merkelen boto-emaile askok, ez dute begi onez ikusten bertara hainbeste atzerritar iristea.

Dena den, Alemaniak behin baino gehiagotan bizi izan du mota honetako egoera bat. '80. hamarkadan turkiar eta kurdu ugari iritsi zen eta, '90.ean, bosniar, serbiar, kroaziar eta Kosovoko herritar asko, Balkanetako gerratik ihesi. Orduan ere neonaziak kalera atera ziren aterpetxeak erretzera.

xeak erretzera.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena