09:59

albisteak

Analisia

Schengen eremua, arriskuan

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

- Erredakzioa -

Etorkin-oldearen eta Thalys trenaren kontrako atentatuaren ondorioz, gero eta gehiago dira pertsonen zirkulazio-askea mugatzea eskatzen dutenak edota mugetan kontrola ezarri nahi dutenak.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Schengen eremua arriskuan dago. Europar Batasunaren nortasunaren ikur nagusietako bat da. Eremu horretan herritarrak 20tik gora herrialdeetatik ibili daitezke, mugetan inolako kontrolik jasan gabe. Etorkin-oldearen eta Thalys trenaren kontrako atentatuaren ondorioz, gero eta gehiago dira pertsonen zirkulazio-askea mugatzea eskatzen dutenak edota mugetan kontrola ezarri nahi dutenak.

Etorkinen kasuan, mugak ezartzea honakoa esan nahi du: Italiara eta Greziara iritsten diren etorkinak bertan geratu beharko luketela ezinezkoa litzatekeelako hurrengo mugara iristea. Atentatuen kasuan, tren geltokietan aireportuetako kontrolak ezartzea izugarri zailduko luke trenaren bitartez egiten diren bidaiak Europan.

Segurtasuna hobetzeko moduak bilatzea beharrezkoa da eta baita errefuxiatuen egoera konpontzea ere. Baina hori guztia amankomunean egin behar da, Europar Batasunak amankomuneko politika egin behar du. Alegia, ez da onargarria gobernu bakoitzak bere kasa neurriak hartzea.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena