16:29

albisteak

Analisia

Apartheida Frantzian? Izena badu, bada

Ana Aizpiri

Ana Aizpiri

Bi egun geroago, oraindik Charlie Hebdoko eta Porte de Vincennesko hilketek sorrerazi zuten ikara aldean, Vallsek terrorismoaren aurka egiteko plan berriak aurkeztu ditu.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ausardiatzat hartu nuen, herenegun, Manuel Valls Frantziako gobernuburuaren aitorpena, Paris eta beste hiri handi batzuetako inguruneko auzoetako egoera deskribatzean: “gure herrialdea itotzen duten gaitzak agerian gelditu dira egunotan: periferia urbanoa zokoratu izana, apartheida ezarri da gure herrian, apartheid fisikoa, soziala eta etnikoa”. Frantziak etorkinengan eta arbaso magrebtarra dituzten herritarrengan ezarritako politikak apartheida ezarri duela, bestela esanda.

Gardenak guztiz, gobernuburuaren hitzak; ezohikoak goreneko agintari baten ahoan.

Bi egun geroago, oraindik Charlie Hebdoko eta Porte de Vincennesko hilketek sorrarazi zuten ikara aldean, Vallsek terrorismoaren aurka egiteko plan berriak aurkeztu ditu. Kronikagileek azpimarratu dutenez, horretarako erabiliko diren 425 miloi euro segurtasun baliabideak indartzeko erabiliko dira.

Irak eta Siriatik  etorritakoak edo joateko desioa agertu dutenak kontrolatu, interneten jihadzaleak eta afizionatuen hartu emanek sortzen duten datu-tsunamia aztertu, eta poliziakoak babestu ahal den ondoen. Horretarako erabiliko dira milioiok.

Eta zer egingo du Gobernu frantziarrak hiri handietako banlieue horiekin, non langabeziak maiztutako, ikasketetan porrot egindako, gaztaro zailak bizitako frantziar musulman gaztez jositako auzoekin?

Galdera hori derrigorrezkoa da apartheidarena entzun ondoren; ez baita berez sortzen, legediak bedeinkatutako arrazakeria baita apartheida. Eta izena badu, bada.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena