albisteak
Iruzkina
Jesus Torquemada
- Erredakzioa -
Israeldarren gehiengoak mendeku eskaera luzatu du eta Benjamin Netanyahu lehen ministroa horretarako prest agertu da.
Israeldarren gehiengoak mendeku eskaera luzatu du eta Benjamin Netanyahu lehen ministroa horretarako prest agertu da. Hamasi leporatu dio hiru gazteen heriotza, nahiz eta talde palestinarrak ukatu egin duen erantzukizunik duenik.
Zenbait ministro ultraeskuindarrek Hamasen aurka gogor egiteko aukera aprobetxatzea eskatu diote. Egia esan, Israelen sortu den sumindura eta haserreak nolabaiteko baimena ematen dio Netanyahuri nahi duena egiteko.
Militarki, Israelek Gazaren aurka egingo du, eta egiten ari da dagoeneko. Politikoki, berriz, Palestinako presidentea Mahmud Abbas presionatzeari ekin dio Hamasekin Batasun Gobernua sortzeko sinatutako ituna hautsi dezan.
Aurreikusita zegoen Batasun Gobernu hori Al Fatahko ministroek, Abbasen alderdikoek, eta Hamasen ministroek osatzea. Baina oraindik eratu gabe dago eta, gertatzen ari dena ikusita, zaila izango da gobernu eraketak aurrera egitea.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa